1.– EGAren idatzizko eta ahozko azterketetan parte
hartu ahal izateko, aukera anitzeko galdekizunez osatutako Atariko
Proba gainditu behar du azterketariak, aldez aurretik.
2.– Atariko Proba horrek ehun galdera ditu. Galdekizun
horiek launa aukera dituzte, entzutezko ulermena neurtzeko galderetan
izan ezik (horietan hiruna aukera izango dira).
3.– Atariko Probak ordubete iraungo du. Azterketa
Batzorde Ofizialaren Zuzendaritzak entzutezko ulermenaren grabazioa
entzun eta dagozkion galderei erantzuteko finkatzen duen denbora gehitu
behar zaio ordubete horri.
4.– Entzutezko ulermena neurtzeko 18 item izango dira gehienez eta 12 gutxienez.
5.– Entzutezko ulermena neurtzeko galderei dagokien grabazioa behin bakarrik entzungo da.
6.– Atariko Probaren gainerako galderek euskararen
erabilera zuzen eta egokiaren edozein alderdirekin izango dute
zerikusia. Honako arlo hauetan banatzen dira galderak:
Galdera hauek azterketan bertan nahasian aurkezten zaizkio azterketariari.
7.– Erantzun zuzen bakoitzeko puntu bat emango zaio azterketariari. Erantzun okerrengatik, aldiz, ez da punturik kenduko.
8.– Gainditze-muga 75 puntukoa da; muga hori berdintzen
edo gainditzen duen azterketari oro azterketaren hurrengo zatira
aurkeztu ahal izango da, inolako «numerus clausus»-ik gabe.
9.– Aurreko puntuaren arabera, baldin eta azterketa
idatzira pasatzeko direnen kopurua egun horretako Atariko Probara
aurkeztu direnen % 50era iristen ez bada, azterketari onartuen multzoa
zabaldu egingo da. Era honetan: 75 puntuko gainditze-mugara iristen ez
direnen artean, hurbileneko azterketariak ere onartu egingo dira, egun
jakin horretako gainditze-ehunekoa % 50era hurbildu arte.
10.– Egun horretako gaindituen multzoa horrela
zabaldurik, hamartarrak biribildu ondoren, azterketa idatzira pasatu
beharrekoen kopurua % 50era zehatz biltzen ez bada, honela jokatuko da:
gainditu horien kopurua ehuneko horretatik hurbilen uzten duen puntu
kopurua hartuko da gainditze-mugatzat.
11.- Azterketariak erreklamazioa eginez gero,
azterketaren birzuzenketa eskuz egiten da eta, ondoren, irakurgailu
optikoak emandako notarekin alderatzen da.
ahozko hizkuntzan oinarritutakoak;
testuinguru jakinetarako esaldien egokitasuna neurtzen dutenak;
esaera eta esamoldeak;
lexikoa;
morfosintaxia
(lau azpi-multzotan banaturik: deklinabidea eta posposizioak; aditz
morfologia; perpausak (koordinatuak, txertatuak, galdegaia); partikulak
(ere, elkar...), atzizkiak eta juntagailuak);
batua jakitea;
hizkuntza idatziaren ulermena;
beste batzuk (datak eta orduak, matematika-formulen eta eragiketen irakurketa, puntuazio-ikurrak).