EGITURA
ADIBIDEA
Galdera izan baina galdera ikurrik ez badu, -N darama
Galdetu dit zer egingo dudaN
Ez dakit noiz joango naizeN
Ez dakit joango naizeN
Zein polita deN!
Aditza jokatu gabe, beti etorkizuneko zentzuan
-IK edo -A eraman dezake
Inoiz ez -tzea/-tzekoEz dakit zer egin
Ez daukat nora joan/nora joana/nora joanik
Ez duzu zertan joan/joana/joanik
* Ez duzu zertan etorri beharrik GAIZKI
* Ez duzu zer egiterik GAIZKI
Bai ala ez tankerako zehar-galderetan, -NETZ erabil daiteke
Ez dakit joango naizeNETZ = Ez dakit joango naizeN ALA EZ
EA = galdera azpimarratzeko
OTE = galdera erretolikoa, zalantza
EZ OTE = susmoaGaldetu dit EA joango zareN / EA etortzen deN!
Konponduko OTE dugu arazoa?
Ez dakit EZ OTE duen diruzorroa galdu
Beldur naiz EZ OTE duen diruzorroa galdu
(Susmatzen dut galdu duela)
Berridazketak:
- Zoritxarrez, ez daukagu umeak nork zaindu (...nik.)
- Etxetik alde egin, alde egin du, baina orain ez du inon bizilekurik. ( non)
- Ez daukagu tresna hauek erabiltzen irakatsiko digunik (nork)
- Biharko afarirako ardo dexentea ekar dezakek? galdetu zidaten lagunek atzo (...n.)
- Aizan, neska, ez zekinat hori dena ordaintzeko lain izango dugun (...netz.)
- Ez dizkiozu kontu zahar horiek aipatu behar, badakizu berak ahaztuta dituela eta. (_____ zertan ____________ jakinda.)
- Zor guztiak ordaindu badizkiozue, ez daukazue kezkatzeko arrazoirik. ( zertan )
- Ez daukazue paper guztiak aurkeztu beharrik ( zertan)
- Ogi gogorra ez bazen ez zegoen jateko beste ezertxo ere. ( _____ ezean ______ zer ____)
- Esan gabe doa erantzukizun zehatzagoak dirusari oparoagoa izaten duela (Ez dago zertan ______ dagokiola.)
- Noiz egin behar ditugu gure zereginak? Uholdeak etortzen zaizkigunean? (___noiz ___ zain __?)
- Bizilekua aukeratzerakoan, norberari eta familiari ahalik eta ondoen egokitzen zaiona izateak ukatu ezinezko garrantzia du. (Ezin da ukatu ______ nolako garrantzia ____)
- Hi, Amaia, ikusan leihoa hertsirik dagoenetz! (__ez!)
- Ezin liteke lan hori atzera idatzi? Horixe zioen berak ere. ( zioen berak ere.)
- Noiz etorriko ote da? Horren zain nago. ( zain nago.)
- Zer egin dezaket zuek duzuen zama arintzen laguntzeko? galdetu zien lagunak. (zuten)
Erantzunak jaitsi.

