SUBJUNTIBERAREN ERABILERA NAGUSIAK:
-
Helburua, zertarako: subj+N
- Denok zerbait egin behar dugu arazoa konpontzeko / konpon dezaguN
-
Zehar-agindua, zer: subj+LA
- Esan dizut etortzeko / etor zaitezeLA
-
Agindua, exhortazioa: 1. pertsona+N, 3. pertsona +LA (edo agintera)
- Azter dezaguN gaia / GatozeN harira
- Azter dezaLA berak / DatorreLA lehenbailehen /Etor dadiLA lehenbailehen
- Azter BEZA berak / BETOR lehenbailehen / Etor BEDI lehenbailehen
-
Nominalizazioak, subjektu desberdina denean: gehienetan -N
- Hobe da lana buka dezazuN
- Saiatu naiz hori ulertzen (nik) / Saiatu naiz hori uler dezazuen (zuek)
-
Beste erabilera batzuk (ez oso maiz):
- Etor BAdadi, benetan poztuko gaitu
- Etor dadiNEAN, abisatu mesedez
-
Aditzaren aldetik, AHALERA bezala baina -KE gabe:
| INDIKATIBOA |
aldaketa |
AHALERA | |
| NOR |
joan naiz joan nintzen |
irregularra da, hobe ikastea |
joan NADILA eskatu dit Berarekin joan NENDIN diru asko eskaini zidan |
| NOR-NORK |
eraman zaitut eraman zintudan |
-U-ren ordez -ZA- |
Autoa ekarri dut lehenbailehen eraman zaitZAdan Eraman zintZAdaLA eskatu zenidan orduan |
| NOR-NORI-NORK |
eman dizkit eman zizkidan |
-I-ren ordez -IEZA- |
Bere etxera joango naiz liburuak eman diEZAzkidan Bere etxera joan nintzen liburuak eman zIEZAzkidan |
| NOR-NORI |
erori zaizkit erori zitzaizkidan etorri zatzaizkit etorri zintzaizkidan |
ZAI-ren ordez, DAKI- ZITZAI-ren ordez, ZEKI- Orokorrean, TZAI-ren ordez -KI- (aldaketa fonetikoren bat egin behar izaten da: zinkizki -> zEnkizki-) |
Ongi eutsiko diet eror ez DAKIzkiDAN Ongi eutsi nien eror ez ZEKIzkidan Etor zaKIzkidan zer egin behar dut? Etor ZENKIzkidan zer egin behar nuen? |
BERRIDAZKETAK:
- Nirekin ez aspertzeko, hementxe emango dut amaitutzat idazlantxo hau.
- Esaiozu Karmeleri ere ekartzeko neuri J. M. Irigoienen liburua! (ekar)
- "Ogi zatitxo bat eman iezadazu". Hori erregutu zidan eskaleak. (eman)
- Egun bateko epea eman nion Karmeleri lagunei egia aitortzeko. (aitor)
- Zeuen karguak zuzendaritzaren esku uzteko agindu zitzaizuen azken bileran (...la)
- Gaizki egin badu, ordaindu besterik ez dauka! (_________ordain ___!)
- Ea Parker Lewis abentura berriekin etortzen zaigun. Hala izan dadila! (Etor _______!)
- Xabierri gu eskolatik etxera bere kotxean ekartzeko eskatu diogu. (ekar)
- Ez beza orain damu faltsurik ager, ez baitio batere mesederik egingo. (____...la ________ ______ kalterako ___________)
- Ordurako etortzeko erregutu genien. (...la)
- Berehala joateko agindu zidaten. (...la)
Erantzunak jaitsi.

