Zein da zuzena?

  

a)1999eko urriaren 7a.  

b) 1999eko urriak 7a.  

c) 1999ko urriaren 7a.   

d) 1999.ko urriak 7.

OHARRAK: 

a): Akats bat. 
b): Akats bi.  
c): Zuzena. Hauek ere bai: 1999ko urriaren 7an; 1999ko urriak 7.  
d): Akats bat.

Nola irakurri behar da hurrengo eragiketa hau? 2/3 x 217 = 4/21

 

a) Bi heren bider zazpiren bi berdin lau hogeita baten.

b) Bi hiruren bider bi zazpiren berdin lau hogeita baten.

c) Bi heren bider bi zazpiren berdin lau hogeita baten.

d) Bi heren bider bi zazpien berdin lau hogeita baten.

OHARRAK:

 

Letretakoa bazara jai duzu, baina ez etsi. Aukera guztiak oso antze­koak direnez, lehenengoz elkarren arteko aldeak aurkitu beharra dago, akatsak horietan egongo baitira.

Gero, esaldietariko bat gehiegi nabarmentzen bada, baztertu egin behar da, nekez hartzen baitute ontzat beste aukeretatik gehiegi aldentzen den esaldia. Kasu honetan (b) aukera ("bi hiruren") nabar­menegia zen, beste guztiek "bi heren" zekarten eta.