| OROKORRAK |
Adibideak |
BEREZIAK |
Adibideak |
| Edozein aditz deklina daiteke: -t(z)e... /izan... |
-Pozten naiz zu ezaguTZEAZ -Pozten nau zu ezaguTZEAK -Damu dut gezurra esan IZANA -Bera joan IZANAREKIN ados nago |
Aditz batzuek nominalizazio jakina dute finko |
-saiatu naiz hori ulerTZEN -lan hori egiTEKO prest nago -gonbidatu naute zerbait harTZERA -beraiekin joaTERA behartu naute -Baliteke egia izaTEA |
| KONTUZ: -TZEAGATIK/ -TZEARREN -AGATIK/ ARREN |
-Izeba ikusTEAGATIK /ikusTEARREN joango naiz Bartzelonara -Berandu iritsiAGATIK garaiz bukatu dut (iritsi ARREN) |
UTZI MEREZI AHAZTU NAHI ZAILA/ERRAZA |
-Utzi diot sarTZEN -Utzi dut telebista ikusTEN -Utzi diot erreTZEARI -Merezi du joaTEA -Ahaztu zait joaTEA -Ahaztu zait bizikletan ibilTZEN -Zurekin joan nahi dut -Nahi dut zu joaTEA -Zaila da lan horiek egiTEA -Lan horiek zailak dira egiTEN |
| -TZEAREN/ -TZEKO Batzuetan finko badaude ere, biak posible direnean: |
-Lan hori harTZEKO arrazoia dirua izango da (oraindik ez du hartu) -Lan hori harTZEAREN arrazoia dirua izan da (hartu du) |
IRITZI |
-Ongi deritzot hara joaTEARI -Ongi iritziko nioke hara joaTEARI -Neuk behintzat, bidezko(a) deritzot berari emaTEARI |
- Gaueko ordu horietan taxi barnean zenbait kaletan ibili beharrak beldurra ematen dit (Beldurra diot )
- Arazoak begibistan izan eta begiak ixten dituena zoroa da (Zorakeria )
- Jendea zutik eta txaloka jarri zuen atzo entzun genuen kontzertuak ( .....rainokoa )
- Beharbada, norberaren handinahikeria izango da gure gaur egungo egonezinaren sortzailea (Baliteke ________________ sortzea ___________)
- Hainbeste egunez zure berri izan gabe, larritu egin nintzen (ninduen.)
- Haurtzaroan inongo mugarik ez nion ipini eta horixe da kezkatzen nauena oraingo bere ibilerak ikusita ( izanak )
- Orain ez daukagu behar adina baliabide enpresa hedatzeko. Urte batzuk beharko ditugu horretarako (Urte batzuk __________________ izateko.)
- Ordain dezakezun diru-mailegua eskatu behar duzu, ez gehiago (Ez da komeni )
- Bai lanerako prestutasunak, bai gaiari buruz erakutsi duen interesak harritu egin naute ( ___ izan dira harrituta ____ )
- Saioko partehartzaileen pribatutasuna ez zen errespetatzen eta horrek kalte handia egin ahal zigun (...tzeak )
- Baina oroz gain altxorra galtzeagatik jota geldituko zen (izanak)
- Goizeko ordu txikietan ez zen bere arrastorik etxean; horrek sortu zituen gugan kezka eta ezinegona. ( ...k)
- Guztion ahaleginak bilduta ere, kostako zaigu euskaldunoi geure hizkuntza eta kultura aurrera ateratzea (lanak izan...)
- Egunsentia zenbait egunetan zoragarria izaten da; ez da ikusi gabe uztekoa (...nez, merezi ______)
- Oso klima nahasia badugu ere, gure metereologoek ez dute ia inoiz huts egiten iragarpenak egiterakoan. (zaila)
Erantzunak jaitsi.

