Hurrengo esaldietatik, zein da zuzena?

a) Hainbat pertsonek hitz egin dute minbiziaz.

b) Hainbat pertsonek mintzatu dira minbiziaz.

c) Hainbat pertsonak mintzatu dira minbiziaz.

d) Hainbat pertsonak hitz egin dute minbiziaz .

OHARRAK:

Enuntziatuak dioenez, hiru esaldi oker daude. 

a): Hitz egin ukan (N-Nk): Nork hitz egin du?

b): Mintzatu izan (N, N-Ni): Nor mintzatu da/zaio?

c): Hainbat pertsona mintzatu dira (zuzena litzateke). 

d): Pertsona: persona. -a = berezkoa, hitzarena.

Esaldi bakoitzak oker bat baino gehiago eduki dezake, baina nahikoa da esaldi bakoitzeko akats bat aurkitzea besterik gabe baztertzeko.

Aukera guztiak oso antzekoak direnez, lehenengoz elkarren arteko al­deak aurkitu behar dira.

"Hainbat": mugagabearen erabilerari eta deklinabideari erreparatu behar zaie.

Zein da zuzena?

a)   Taxiz itzuliko direla jakiteak asko lasaitzen dit.

b) Nire semea hain garaiz itzultzeak zeharo harritu zidan.

c) Mikelek ariketa gogorrak egitera behartzen gaitu.  

d) Gazteei gehien kezkatzen diena langabezia da.

OHARRAK:

a):  ...nau  

b):  ...ninduen

c): Gazteak gehien kezkatzen dituena...

Lau aukerak itxuraz zeharo ezberdinak badira ere, gakoa aditzean datza: N-Nk / Z-Ni-Nk.