Batzuetan zalantzan ibiltzen gara, zenbait hitzen lehenengo letra nola idatzi behar dugun, larriz (maiuskulaz) edo xehez (minuskulaz): nola idazten dira karguak? Eta fakultateen izenak? Eta irakasgaienak? Hori gutxi balitz, gainera, zenbaitetan itsu-itsuan erdarari jarraitzen diogu, eta berdin jokatzen dugu...

Hona hemen zenbait gomendio, arazo edota zalantza horiek saihesteko.

Letra larria erabiliko dugu...

Adibideak

Testuen hasieran, puntuaren ondoren dauden hitzetanBeste era batera esateko...
Lehenik eta behin, esan dezagun...
Bi puntuen ondoren, hitzez hitzeko aipamenetanDekanoak hauxe adierazi zuen: “Ikasturteak aurrera egin ahala ikusiko dugu nola jokatu...”
Erakunde pribatu nahiz publikoen izenekinHerri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Durangoko Musika Patronatua (baina Irakasle da musika-patronatu batean)
Alderdi politiko, sindikatu eta abarrekoekinEuskadiko Langile Komisioak, Ikasle Abertzaleak...
Instituzioen izenekin (izen ofizial hori pluralean dagoenean, ordea, letra xehez)Leioako Udala, baina Bizkaiko udalakGipuzkoako Foru Aldundia, baina EAEko foru aldundiak Euskal Herriko Unibertsitatea, baina Euskal Herriko unibertsitateetan
Fakultate, eskola, sail, zerbitzu eta abarren izenetanFarmazia Fakultatea, Erizaintzako Unibertsitate Eskola, Lan Harremanen Unibertsitate Eskola, Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzua...
Dekretu, lege, erabaki eta horrelakoetan, izen osoa agertzen deneanAbenduaren 21eko Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoa (baina "...eta legeak dioenez...")
Izen berezietan: pertsona izenak, ezizenak, animalien izenak, baita bestelakoak ere…José Mª Sánchez Carrión ‘Txepetx’
Campus honetako lorategian “Perla” txakurra galdu zen atzo
EHUren Campus aldizkaria
Erlijio jaietan eta entzute handiko egunetanGabonak, Euskararen Eguna, Maiatzaren Lehena...
Estatu, herri, herrialde eta administrazio entitateen izenetanGasteiz, Araba, Europa, Hirugarren Mundua...
Herritarrak izendatzeko, NONGO kasua erabiliz geroGasteizko, Arabako, Europako, Hirugarren Munduko...
Sarien edo lehiaketen izenetan ("sari" edo “lehiaketa” hitza, xehez hasita)Nobel saria, Iparragirre saria, Felix Ugarte itzulpen-lehiaketa...
Aita Saindua, Errege, Erregina eta erregezkoen izenak bakarrik idazten dituguneanIngalaterrako Erregina, Aita Saindua...
Pertsona izena ondoan badute, xehez: Isabel II.a erregina, Joan Paulo aita saindua
Egoitza ofizialen izenetanAramaioko Udaletxea, Ajuria Eneako jauregia...
Astronomiaz ari garenean, planeta, izar eta konstelazioen izenetan:Lurra (baina Erabat lur jota nago), Eguzkia (baina Hondartzan dago, eguzkitan)...
Erreferentzia kardinaletan, izenak direnean bakar-bakarrik, ez izenondo direnean:Iparra, Hegoa, Mendebaldea (baina Errenteriako hegoaldean, Baionako ekialdean…)
Jakintza-arloen eta irakasgaien izenetan:Antropologia Fisikoa, Dermatologia, Finantza Kontabilitatea I eta II...
Estatuaren botereen izenetan, maila guztietanLegebiltzarra, Hezkuntza Saila, Ikerketa Zuzendaritza...
Erakundeetako batzordeen izenetanEuskara Batzordea, Campuseko Liburutegi Batzordea...
Liburuen izenetan, hitz nagusiak beti larriz, komatxoen artean ez doanean:Euskal Estilo Libururantz, baina “Euskal estilo libururantz”
Sainduen izenetanSan Fermin, San Joan...
Geografia edo lekuen izenetan (baina izen generikoa xehez)Bizkaiko itsasoa, Tolosaldea eskualdea, Manuel Lardizabal pasealekua, Oñati plaza...
Beste hizkuntza batetik hartzen baditugu, ordea, generikoa ere larriz: Buckingham Palace, Oxford Street...

Letra xehea erabiliko dugu...

Adibideak

Urtaro, hilabete eta asteko egunetanGarai ona da udaberria lan horiek egiteko
Matrikula irailean egin beharko duzu
Bilera berezia egingo dugu asteartean
Eibarren, 2004ko urriaren 19an
Kargu ofizial eta akademikoetanEuskal Herriko Unibertsitateko errektoreordea
Epaimahaiko idazkaria
Medikuntza eta Odontologia Fakultateko bulegoburua
“Nongo” adierazteko, gentilizioa (-tar) erabiltzen duguneanNeska horiek arrasatearrak dira
Orain ere gehienok nafarrak gara
Autobus-gidaria santurtziarra zen
Hizkuntzen izenakAtzerrira joan da, alemana ikastera
Ahal dugun guztietan, euskara erabiltzen dugu lanean
Aita Saindua, Errege, Erregina eta erregezkoen izenak, ondoan izena baldin baduteIsabel II.a erregina, Joan Paulo aita saindua
TituluetanBaigorriko bizkondea, Nahikolukeko dukea...
Geografia-izenen generikoetanBizkaiko itsasoa, Ibaizabal ibaia, Gorbeia mendia...
Herri edo hirietako jaiak adierazteko garaian (letra xehez eta pluralean)Uztailaren 6an hasiko dira sanferminak
Jai hartuko dugu sanprudentzioetan
Izenaren atzean jauna, andrea... erabiltzen dituguneanMutiozabal jauna, zuzendari andrea...