Laburtzapenak lau adarretan sailka genitzake:
Siglak
Hainbat hitzen lehenengo hizkiak erabiliz sortutako izena da. Honelako hitzak sortzeko orduan, kontuan izan behar dugu erraz irakurtzeko modukoak izan behar dutela.
Idazkera: letra larriz eta jarraian, hots, hizkien artean ez da punturik jarri behar.
Deklinatu: hitz sortu berria ahoskatzen dugunaren
arabera idatziko ditugu deklinabidearen atzizkiak.
AEDko (a-e-de-ko)
eta ez *AEDeko
(Arrasate Euskaldundu Dezagun-eko)
Siglen bidez sortutako hitzak bereziak ala arruntak izan daitezke. Bereziak direnean artikulurik gabe deklinatuko ditugu (leku-izenen antzera); izen arruntak direnean, berriz, artikulu eta guzti.
Izen bereziak: EHUko
arduradunak, EKEren eskutik...
Izen arruntak: ADNaren
inguruko azken ikerketak, CDaren erabilera...
Deklinabide-atzizkiaren idazkera:
- Izen berezietan jarraian eta letra xehez idatziko dugu:
EHUko... Hala ere, kasu batzuetan marratxoaz idatzi beharko ditugu:
1. Siglaren azken hizkia eta atzizkiaren lehena hizki bera dugunean
AEK-ko
BBK-ko1. Baita siglaren azken hizkia r eta atzizkiaren lehena bokala dugunean ere.
KOR-i
DATAR-i2. Letra larriz idatzita doanean, izenburuetan esaterako.
UEU-KO ANTOLAKUNTZAREN TXOSTEN
- Izen arruntetan, arau zehatzik ez egon arren, jarraian eta
letra xehez idatziko ditugu
NANa
ADNa
Ikurrak
![]()
Batez ere zientzia- eta teknika-alorrean erabiltzen
ditugu. Gauza, nolakotasun, prozesu, kantitate, unitate eta abarren laburtzapena
da.
Letrak, zeinu grafikoak edota zenbakiak ditu osagai.
m (metro), cm2 (zentimetro koadro), € (euro)
Punturik gabe idazten da, eta azpian dagoen hitza bezalaxe deklinatzen da.kg-ko (kilogramoko), As-ak (artsenikoak)
Ikurraren eta deklinabide-atzizkiaren artean marratxoa
jartzen da.
Laburdurak
![]()
Hitz baten edo hitz-multzo baten ordezkoa da. Laburdurak
esaldiko edozein elementuren lekua har dezake: aditzarena (ikus: ik.),
izenarena (telefono: tf., zenbaki: zenb.), adjektiboarena
(luzera: luz., zabalera: zab.).
Siglak eta ikurrak ez bezala, laburdura puntuz idazten da beti.
Deklinabide-atzizkia ahoskeraren araberakoa da, eta marratxorik nahiz
tarterik gabe idazten da.
Argibideetarako, deitu hurrengo tf.ra
Inizialak
Norbaiten izen-abizenetako lehen letrak dira. Letra larriz, puntuak jarrita eta espaziorik gabe idazten dira. Adibidea: J.M. Barandiaran.
Deklinabide-atzizkia inizialaren ahoskeraren arabera
jartzen da: M.K.rekin, J.I.rengana...
Laburpen-taula
![]()
|
Marratxoarekin |
Marratxorik gabe |
||
|
SIGLAK |
Izen bereziak |
EHUko, EUTGko,EKEren... |
|
|
AEK-ko |
|||
|
KOR-i |
|||
|
UEU-KO ANTOLAKUNTZA |
|||
|
Izen arruntak |
NANa, CDa, ADNa... |
||
|
IKURRA |
kg-ko (punturik gabe) |
||
|
LABURDURAK |
tf.ra (puntuarekin) |
||
|
INIZIALAK |
J.M. Barandiaran (puntuarekin, tarterik utzi gabe) |
||