| EGITURAK |
OHARRAK |
ADIBIDEAK |
| EZ EZIK Ad.+EZIK IZAN EZIK EZ BESTE SALBU |
normalean + ERE EZIK = EZEAN salbuespena adierazten dute |
- Lagunekin EZ EZIK, gurasoekin ere joaten da oporretan - Lana bukatu EZIK/EZEAN ez gara hemendik aterako - Nik IZAN EZIK denek egin zuten - Ni(k) EZ BESTE guztiek egin zuten - Nik SALBU, denek egin zuten |
| ERE BAITA...ERE ETA... ERE BAI HALABER, -TZEAZ GAIN, GAINERA, ERA BEREAN, OROBAT, BEREBAT... |
ERE soila esaldi osoan txertatzen da BAITA... ERE/ ETA...ERE BAI aditz laguntzailearen elipsia egiten denean Hobe da lokailuren bat erabiltzea EREren kokapena nahasia bada |
- Lagunekin joaten da oporretan eta gurasoekin ERE gustatzen zaio bidaiatzea - Lagunekin joaten da oporretan, BAITA gurasoekin ERE - Lagunekin joaten da oporretan, ETA gurasoekin ERE BAI - Halaber, esango nuke gero eta gazte gehiagok hautatzen dutela Lanbide Heziketa |
| BESTERIK BESTE...-RIK BAINO BAIZIK |
ezezkako esaldietan erabiltzen dira |
- Zu ikusi BESTERIK ez nuen nahi - Zinemara joan BESTE ikuskizunIK ez nuen nahi - Zu BAINO ez zaude zerrendan - Zu BAIZIK ez zaude zerrendan - Ez du lagunekin egin, gurasoekin BAIZIK/ BAINO |
BERRIDAZKETAK:
- Eztabaidetan nahiz solasaldi gozoetan beti ere apaltasuna adierazten zuen (baita)
- Garai bateko idazleek elaberri mardulak idatzi ohi zituzten; baita oraingo zenbaitek ere (ezik)
- Telebista kate honetan lelokeriak entzun daitezke eta besteetan ere bai (ez ezik)
- Aurten adiskideek ez didate oparirik ekarri; nahigabeak ekarri dizkidate ( ...nak ____ baino.)
- Domingok bi pentsakizun bakarrik zituen buruan: dirua eta apostuak. ( ez zituen )
- Ez ziren hamarrera iritsiko une hartan tabernan zeuden bezeroak. (baino)
- Gure txirrindulari ezagunak ez ziren tropelaren aurrean tinko eta erne ibili, atzean eta erdi lotan baizik. (beharrean)
- Gizonezkoak ez ziren egurretara joaten eta ez zituzten mendiko belardiak segatzen. ( ___ gain, uko ______)
- Horixe bakarrik behar genuen gure ametsak betiko galtzeko! (Besterik _______ gal _____!)
- Nahikoa zuen eskutitzak irakurtzea amaren estuasuna eta nahigabea somatzeko (besterik)
- Amore ematen ez baduzu, hemendik ez bada handik izorratuko zaitu hurrengoan. (___ ezean ____ nahiz _____)
- Irribarrea zabaldu zitzaion eta baita begiak bizi-bizi jarri ere; ideia dibertigarriren bat bururatu zitzaiola ematen zuen. (___ ez ezik _________________ bezala.)
- Guk egindakoaren ondoren, afaritxo bat baino ez bada ere, ordain bezate. (______bederen _________...la.)
- Berak, eta berak bakarrik gainera, erabaki behar duen zerbait da hori. (baino)
- Ainhoa da dirua jartzeko falta den bakarra (izan ezik)
- Museo horretan umeek hainbat gauza ikusten dute, eta ikasi ere bai. (gain)
- Behar zuenean ez nion lagundu. Horixe da nire pena bakarra. (beste)
Erantzunak jaitsi.

