| EGITURAK |
OHARRAK |
ADIBIDEAK |
| -LA -NIK -N |
-NIK bakarrik aditz nagusia ezezka badago eta menpeko perpausak zalantza edo egia ez dela adierazteko (JAKIN, SUSMATU, GOGORATU eta AHAZTU aditzek ez dute inoiz hartzen -NIK) - LA ala -NIK hautatu garbi ez badago, -LA hautatu -N partikulak ere zalantza adierazten du |
- Ez du esan berak egingo dueLA (berak egingo du baina ez du esan) - Ez du esan berak egingo dueNIK (ez dakigu egingo duen ala ez) - Ez da egia berak esan dueLA - Ez du ukatu berak esan dueLA - Ez dakit berak esan dueN |
| -LA/-NA |
Aditz nagusiak ziurtasun osoa adierazten badu, -LAren ordez -NA ere erabil daiteke |
- Ez dago zalantzarik berak egin dueLA - Ez dago zalantzarik berak egin dueNA |
| -LAKOAN -LAKOAN EGON |
ustea adierazteko |
- Izugarrizko kolpea eman zion lapurra zeLAKOAN (zeLA PENTSATUZ) - Garaiz bukatuko duguLAKOAN nago |
| -LAKO + IZENA -N + IZENA -LAKOA/ARI/AREN... |
-LA partikularen ondoren aditzaren ordez izena badator - Deklinatzeko, -LAKO erabili |
- Garaiz bukatuko duguN ustea dut/duguLAKO ustea dut - Garaiz bukatuko duguLAKOAK itxaropena piztu du taldean |
| OMEN EI BIDE |
OMEN=EI=entzun dut, esaten da BIDE=badirudi |
Eguraldi ona egingo OMEN du / Entzun dut eguraldi ona egingo duela - Eguraldi ona egingo BIDE du/ Iruditzen zait eguraldi ona egingo duela |
BERRIDAZKETAK:
- Bizimodu berria aurkitzeko asmotan hartu omen zuen Ameriketarako bidea. (...lakoan)
- Gure umeek, musikarako joera izanda ere, ez lituzkete utzi beharko beste lanak. Ni, behintzat, horretan nago ( ___ ba... _____ ez dut uste ____)
- Lapurra zela pentsatu zuen. Izugarrizko makilkada eman zion. (...lakoan.)
- Ez zenekiten? Patxi apaiz egitekotan dabil! ( ala?)
- Hurrengo urteak oso euri gutxikoak izango direla diote jakitunek (omen)
- Azken bolada honetan, uste hau jabetu da ikertzaileen artean: gizakia barazkijalea zen hasieran ( ___ ustea ______ honetan.)
- Mundu honetan jende gogorrak egiten du aurrera; uste hori izan zuen gaztetan eta zahartzaroan. ( ____ ustea _______ baita _______)
- Musika-kaxa hartan herri-kanta alemaniar bat zegoen, nonbait. (Badirudi )
- Aitak esan zien berari tokatu zitzaiola eta berak zeukala joan beharra, bestela sugea haserretu egingo zela. ( ____ zienez, ______ baitzen.)
- Diotenez, akerraren pertsonifikazioa da Matxin izena. (omen)
- Istripuan bi lagun hil omen dira. ( berria zabaldu da.)
- Enparantza, kale eta tabernak ez dira jendez leporaino egongo, antza. (Ez dirudi_____ dituenik ____)
- Ez daukagula biharko bukatu beharrik esan dute. ( __ omen ____ zertan ____)
- Badakizu derrigor egin behar duzula (...na.)
- Zuzendariak biharko bilera deituko bide du (...la.)
- Zu atzo pertsonal buruarekin hizketan aritu omen zinen (zurrumurrua zabaldu da.)
- Aurten etxea erosteko modua izango dugulakoan gaude (___ ahal ___ ustea ____)
Erantzunak jaitsi.

