-
Alderaketak egiteko ez dira beti konparatiboak erabiltzen:
- Zuk ez duzu berak duen trebetasuna
- Bere aldean, zuk ez duzu trebetasun handirik
- Berak zuk ez bezalako trebetasuna du
- ...
-
Konparatiboetan, gaztelaniaz ez bezala, bereiztu egin behar da ZENBAT eta ZENBATEKO, NOLAKO:
- Laranja asko ditut / Indar handia dut bereizten dugun bezala:
- Zuk adina laranja ditut nik / Zuk adinako indarra dut nik
-
Batzuetan, ZENBATEKO/NOLAKO egiturak "kalitatea" edo "maila" adierazteko erabiltzen da:
- Zuk bezalako autoa dut = marka bera, kolore bera...
- Zuk adinako autoa dut = zurea bezain ona, zurea bezain kalitate onekoa
- Zuk bezalako autoa dut = marka bera, kolore bera...
-
Hona hemen laburpen taula:
| adj./adb. |
izena (zenbat) aditza |
izena (zenbateko, nolako) | |
| termino bakarra |
Ez da HAIN azkarra Ez da HAIN azkar etorri Ez da HAIN auto azkarra |
Ez du HAINBESTE tresna Ez du HAINBESTE azeleratzen |
Ez du HAINBESTEKO potentzia/rik Ez du HAIN potentzia HANDIA Ez da HAINBESTEKO autoa |
| berdintasuna |
Zure autoa nire BEZAIN azkarra da Zure autoa nirea BEZAIN azkar ibiltzen da Zurea BEZAIN auto azkarra dut |
Nireak ADINA tresna ditu zureak Nireak ADINA azeleratzen du zureak ADINA / BEZAINBAT/ BEZAINBESTE / BESTE/ HAINBAT |
Zureak ADINAKO potentzia du Zureak BEZAIN potentzia HANDIA du Zurea ADINAKO autoa da nirea ADINAKO / BESTEKO... |
| ezberdintasuna |
Zure autoa azkarrAGOA da (nirea BAINO) Zure autoa azkarrAGO dabil nirea BAINO Zuk BAINO auto azkarrAGOA dut nik |
Tresna GEHIAGO ditu nireak zureak BAINO Zureak GUTXIAGO azeleratzen du nireak BAINO |
Zureak BAINO potentzia HANDIAGOA du nireak Zureak BAINO GEHIAGOKO potentzia du nireak |
- Bestelakoetarako, erne adibide hauei:
- La mayoría de los estudiantes han aceptado la propuesta
- Ikasle GEHIENEK onartu dute proposamena (eta ez: ikasleen gehiengoak)
- Bera da gelako ikaslerik trebeena = ikasleETAN trebeena = ikasleETATIK trebeena = ikasleETARIK trebeena
- Ez dago gelan ikaslerik bera bezain treberik = Ez dago gelan bera bezain ikasle treberik = Ez dago gelan bera baino ikasle trebeagorik
- La mayoría de los estudiantes han aceptado la propuesta
BERRIDAZKETAK:
1. Hogei urterekin zuek baino lan gogorragoak egiten genituen ( aldean )
2. Ikusgarriak benetan zuen altzari berriak; modako aldizkarietan ikusten direnak bezalakoak dira. (bezain)
3. Irakurketa hau interesgarria da, baina beste hori askoz interesgarriagoa. (adina )
4. Norberak egiteak hainbat nekatzen du alferrak noiz egingo duen zain egoteak (nekagarria)
5. Liburu kontuan, kalterik handiena zenbait txoriburuk idazten duten guztia sinestea litzateke (ez legoke)
6. Janari onak jatea adina gustatzen zaio ardo finak edatea (baino gutxiago)
7. Hamar mila pezeta gastatu edo ez gastatu, orain bezain txiro izango gara urte amaieran. (___ gorabehera _____ ez gara)
8. Hamaika urte genituenean begirada xaloa eta orain etsipenezkoa; nik hura nahiago. (Nahiago dut _______ baino.)
9. Testua luzatu egin behar zuela zioen. Orrialde haiekin ezin zela liburu bat osatu. ( ___adina ez zirenez, _____)
10. Zure gurasoak oso modernoak dira. Nireak ez dira hain modernoak. ( aldean )
11. Aitor oso trebea da. Mikel ez hain trebea. ( adinako )
12. Gizakirik zoriontsuena osasuna, maitasuna eta dirua dituena omen da. (Ez ______ baino.)
13. Emazte tristea ala alargun alaia? Nik bigarrena nahiago ( baino.)
14. Zuk kotxe handia duzu. Nik, berriz, nahiko txikia. (aldean)
15. Atzo haize zakarra zebilen. Gaur, berriz, ez. (adinako )
16. Besteek nola jaten zuten ikustea zuen amonak gogoko, ez hainbeste berak mahaian eserita jatea (gogokoago)
17. Emakume hori aberatsetan aberatsena da. (Ez _______ baino _____)
18. Berak uste baino makalago dabil ebakuntzaren ondoren (bezain)
19. Bi etxe erosi dituela? Horrenbeste diru irabazten al du, ba? (erosteko)
Erantzunak jaitsi.
