Haien prentsa
txarra Europan marxismoak izandako gainbeherari egotzi zioten. Bestela esanda:
a)
Haien gainbehera
eragin zuen Europan marxismoak izandako prentsa txarra.
b)
Prentsa txarrak Europako marxismoari bota zion haien beherapenaren errua.
c)
Hain txarra zen
prentsa, non Europan marxismoari leporatu zioten haiek izandako beherapena.
d)
Haien ospe txarra Europan marxismoak izandako gainbeheratik
zetorrela uste zuten.
OHARRAK:
Enuntziatua:
Noren prentsa txarra? Haiena.
Nork izan zuen gainbehera? Marxismoak.
Nork nori zer leporatu zion? (Haiek)
marxismoaren gainbeherari (haien) prentsa txarra leporatu zioten.
a): Egotzi = bota = leporatu.
b): Gainbehera (declive) ≠ beherapen (rebaja).
c): ...(zeri)
egotzi zioten -> ... (nondik)
zetorrela uste zuten [berridatzita].
Horrelako itemetan enuntziatu osoaren
esanahia duen erantzuna bilatu behar da.
Okerreko aukeretan
enuntziatuko hitz berberak erabiltzen ditu bestelako mezuak emateko. Beraz,
enuntziatuko hitz berberak erabiltzen dituen erantzuna gutxitan izaten da
zuzena.
Antzeko itxura
baina esanahi ezberdineko hitzak erabiltzen dituzte okerreko erantzunetan,
sinonimoak edo bata bestearen ordezkoak balira bezala.
Horrela lan egin eta aberastuko ez den gizonik ez dago. Hortaz:
a)Horrela lan
eginda edonor aberasten da.
b) Lana eginda ere, bada aberastu ez den
gizonik.
c) Horrela lan eginda kostako zaizu
aberastea.
d) Horrela lan eginda inor ez da
aberasten.
OHARRAK:
Enuntziatua: Kontuz! Esaldi berean
ezezko bi daude. Aberastuko zara, bai ala ez?
a): Hots, aberastuko zara.
b): Hots, baliteke ez aberastea. Lana
egin ≠ lan egin.
c): Hots, ziur aski ez zara aberastuko.
d): Hots, ez zara aberastuko.
Hiru aukerak
hasiera bera dute: "horrela lan egindal"• Beraz, hauetako batean
egongo da erantzun zuzena. Ondorioz, (b) aukera da besteetatik gehien
aldentzen den erantzuna. Beraz, baztergarria.
(a) aukerak enuntziatuaren ideia bera dauka, baina
baiezkoan.