Udalen kale-izendegia
![]()
Tokian tokiko udalek euskarazko kale-izendegia izaten
dute; beraz, ez dugu zertan ibili euskaratzen.
Hala ere, hona hemen zenbait argibide:
Izen generikoen zerrenda
Izen propioa bi modutan lotzen zaio izen generikoari: -(r)en edo -(e)ko atzizkien bitartez edo 'ezer' gabe.
-(r)en / -(e)ko | ø |
| Gudarien enparantza | Manuel Lardizabal_ pasealekua |
| Unibertsitateko ibilbidea | Oñati_ plaza |
| Askatasunaren hiribidea | Urkijo_ zumarkalea |
| Erdiko kalea | Sarriena_ auzoa |
Ordena edo hurrenkerari dagokionez, eskuarki lehenik izen propioa eta ondoren izen generikoa jartzen da; baina salbuespen-modukoak badaude: Pasealeku Berria, Kale Txikia, Kale Barria, Kale Nagusia...
Zenbatgarren oina edo pisua den adierazteko, zenbakiari puntua (.) jartzen zaio, adibidez: Zumakadi ibilbidea, 16-3. ezk.
Zenbait laburdura erabilgarri:
| at. beh. esk. eskra. ezk. zk. z.g. zen. | ataria behea eskuina eskailera ezkerra zenbakia zenbakirik gabe zentroa |