Atal honetan ezin sailkapenik eman. Kontua da deklinabidea aldatzean ohikoa dela aditza aldatzea eta alderantziz. Hona hemen maiz egiten diren aldaketa batzuk:
- Zarata arraro horrengatik kezkatu naiz / Zarata arraro horrek kezkatu nau
- Berdin BELDURTU, HARRITU, HASERRETU... aditzekin
- Nire autoa hartu du / Autoa hartu dit (niri)
- Hori arazo kezkagarria dela uste dugu / Arazo kezkagarritzat dugu/daukagu
- Irakaslea agurtu zuen / Irakasleari agur egin zion (eta antzeko lokuzioak: dantzatu naiz ni / dantzan egin dut nik, borrokatu naiz ni/ borrokan egin dut nik...)
- Lanean hasiko naiz / Lanari ekingo diot
- Nire iritziz, umea han uztea guztiz desegokia da / Umea bertan uzteari guztiz desegoki(a) deritzot/irizten diot
- Nik egin behar dut lan hori / Niri dagokit lan hori egitea
- Iturginari esker konpondu zuten arazoa / Iturginari zor diote arazoa konpondu izana
- Oraintxe bukatu dugu lana / Bukatu berri dugu lana
Beste horrelako asko dago. Tankera honetako berridazketak oso erne egin behar dira deklinabidea eta aditza ongi taxututa uzteko (sing/plur, nor/nork...)
BERRIDAZKETAK
DEKLINABIDEA, ADITZA, DEKLINAB-ADITZA (I)
- Seme hura mutil handia zen, baina herritar askok erdi txorotzat zeukaten ( iritziz )
- Bere jokamoldea zuzentzen ez zuen bitartean ezin esan zitekeen elkartekide leiala zenik (_____ ezean _____...tzat.)
- Umea negar-malkotan zegoen. (zerizkion)
- Nire mendizaletasunaren jatorria umetan aitonarekin egin ohi nituen joan-etorrietan dago. (datorkit)
- Batak besteari "Aurkituko ote dugu konponbidea?" galdetuz amaitu zuten solasaldi luzea (elkarri)
- Aspaldian dabil hori lanean (berria.)
- Zenbaitek droga legeztatzea ez du bidezkotzat jotzen (deritzo.)
- Esango nuke txakur hau ez dela hori bezain gaiztoa. (ematen.)
- Neska lirain horrek zoratu egingo luke bat bere edertasunaz. (izanda, )
- Agintariek hartu behar dituzte erabaki zorrotz horiek eta ez beste inork. (hartzea)
- Miren eta Ane bata bestearen antzekoak omen ziren txikitandik. (antza)
- Unibertsitateko irakasle bati esker murgildu nintzen ikerketa zirraragarri hartan (zor)
- Hamaika dira gurasoek eta irakasleek bultzatuta aurrera atera direnak (esker)
- Ixiltasun oro esan ez diren hitzez dago osatua. ( osatzen dituzte.)
- Fruituak, gazta eta arrain errea eramaten nizkion. Ordainetan ahuntz-esnea eta ahate-arraultzak ematen zizkidan. (truke)
- Zorrak kitatzeko bakoitzak milioi bat pezeta jarri behar izan genuen. (...na)
- Jon igandean ezkondu zen, baina guk astelehenera arte ez genuen jakin (berri.)
- Liburu horren euskal bertsioa zorioneko itzultzaile horrek egin du. ( duzu.)
- Bere urtebetetzeko opari gisa huskeria bat eman zioten. (...tzat.)
- Oraindik korrikalari horri uste baino gehiago falta zaio munduko errekorra ontzeko. (falta du)
- Haurrek amarekin euskaraz eta aitarekin arabieraz hitz egiten dute. (mintzatzen dira.)
- Tabernak ordu txikietan irekita egoteari desegokia deritzot. (Ez dut uste )
- Luze gabe iritsiko dira Bartzelonako gure lagunak, beren fardel eta guzti. (...tear)
DEKLINABIDEA, ADITZA, DEKLINAB-ADITZA (II)
- Motorzale eta txirrindulari askok ez dakite kaskoa ez erabiltzea arriskutsua dela. (dakarrela.)
- Lagunek dirua ordaintzera behartu ninduten. (...arazi )
- Liburugintzan hasi zirenean bakoitzak hiru milioi jarri zituen. (____ ekin ___...na _____)
- Zuk proposatutakoa ondo iruditzen zait. (deritzot.)
- Erretzea denontzat da kaltegarria. (denoi)
- Gure ikastetxera etorri den irakasle berriak asko daki informatikaz. (jantzia)
- Patxi ez ezik, Olatz eta Julene ere etorriko dira. (...tzekoak)
- Bidegabekeriek eta gizalegez ez jokatzeak tristetu egiten naute. (___ dira ____sortarazten ___)
- Arazoa ez onartzea da irtenbidea atzeratzearen eragile. (du)
- Gaixotasunaren diagnostikoa garaiz egitea garrantzitsua da adituen ustez. (irizten)
- Une honetan bide horretatik ez goaz inora. (horrek)
- Halako batean hasi ziren guk agindutako lanetan. (____ekin_____...n______)
- Irakasleok eman behar dizkiezue ikasleei azalpenak eta ez gurasoek. (Irakasleoi)
- Gurasoek aginduta etorri zara medikuarenera. (...arazi)
- Lanean gogor ari denak begirunea merezi du. (zor)
- Ez zen erraza izango ni berriro zoritxarreko toki hartan gaueko ordu txikietan ikustea. (Nekez)
- Ez nuen bihotzondoko makala hartu zu egoera triste hartan ikusi zintudanean! (zidan)
- Zuei esker hartu izan dugu atseden orain arte. (___ zor ___ izana.)
- Era horretako arazo bat antzeman ondoren, haurdunaldiarekin jarraitu ala ez gurasoen esku gelditzen da. (___ gurasoei ____ erabakitzea.)
Erantzunak jaitsi.
