BOZ-GORAKO IRAKURKETARAKO AHOLKUA
AHOLKUAK
- Kontuan izan entzuleak ez duela irakurriko, zuk esandakoa entzun baizik.
- Irakurri beharrekoa ulertu.
- Testua aurretik irakurria eta ozen irakurtzeko prestatua izan.
- ahoskera eta ozentasuna zaindu, egokitu.
- Irakurri behar duzuna zure egin, sinetsi.
- Doinu aldaketak erabili esalditik esaldira, ulergarritasuna eta atentzioa lortzeko.
- Ahotsa ez dadila beherantz atera, hartzaileari begiratu.
- Bereziki motel irakurri.
- Puntuazio ikurrak etenaren eta doinuaren bidez adierazi.
- Naturaltasuna bilatu; zure doinua gorde.
- Testua irakurri isilean.
- Berriro irakurri hitz ezezagunak eta zalantzazkoak azpimarratuz.
- Zalantzak argitu eta hitz ezezagunak begiratu testuaren mezuaz ondo jabetzeko.
- Bozgora irakurri zailtasunaz ohartzeko.
- Ahoskerari dagozkion lotura, bustidura eta abar markatu.
- Hitzen azentua eta diptongoak markatu.
- Puntuazio-marken funtzioari erreparatu eta haien tonu aldaketa markatu.
- Perpaus nagusi eta menpekoen arteko harremanaz ohartu eta etenaldiak seinalatu, sintagmaren osotasuna errespetatuz.
- Galdegaia seinalatu aditzarekin batera esateko.
- Bigarren irakurraldi ozena egin seinalatutako ohar guztiak kontuan hartuz.
- Bortxazko irakurketa ozena egin (mihia eta ahoskera zailduko duen zerbait jarriz ahoan; boligrafoa, adibidez).
- Ahots gorako azken irakurketa, egoerarako egokiena den tonua erabiliz.