-
BA- partikularekin aditz asko erabil daitezke, ez soilik Baldintza aditza:
- Etorri bada, hemen izango da
- Etortzen bada, ondo pasatzen dugu
- Etortzen bada, ondo pasako dugu
- Etorri bazen, kontzertua ikusi zuen
- Etortzen bazen, ondo pasatzen genuen
- Etortzen bazen, ondo pasako genuen
- Etorriko bada, aldez aurretik dei dezala (Etorri nahi/behar badu)
- Etorriko bazen, aldez aurretik deitu behar zuen (Etorri nahi/behar bazuen)
- Etorriko balitz, ondo pasako luke
- Etorri (izan) balitz, ondo pasako zukeen / zuen
- Goizean etorri (izan) balitz, orain hementxe egongo litzateke / legoke
- Etor badaiteke, etorriko da
- Etor baliteke, esango liguke
- Etor bazitekeen, etortzen zen
- Etor bazitekeen, etorriko zatekeen/zen
- Etor badadi, zurekin hitz egingo du (etortzen bada eta nahiko probablea da)
- Etor baledi, zurekin hitz egingo luke (etorriko balitz)
-
Baldintzazko beste egitura batzuk:
- -Z GERO, EZEAN/EZIK: aditza jokatu gabe erabiltzeko
- Etorriz gero, ondo pasako zenuke
- Etorri ezean, zurekin haserretuko dira
- -Z GERO, EZEAN/EZIK: aditza jokatu gabe erabiltzeko
- -TZEKOTAN: asmoa adierazteko, -KO BA-+indik egituraren parekoa:
- Gainditzekotan asko ikasi beharko dugu = Gainditu nahi badugu /GaindituKO baDUGU
- BALDIN (ETA)...ba-: baldintza datorrela iragartzeko partikula:
- Zurekin joango naiz BALDIN (eta) bide osoa ixilik egiten BAduzu
- Norbait saritu nahi izanez gero, Xabi hautatuko nuke. (...kotan)
- Olentzerori aurten eskatu diodan guztia ekarriz gero, oso pozik geratuko nintzateke. (ekarriko)
- Nahiago nuke hemendik aurrerakoak zuek zeuek guri kontatzea. (kontatuko)
- Neba-arrebak berehala hasten ziren borrokan, aita aurrean ez bazegoen. (________ ezean ____ ekiten _______)
- Aholkurik eskatzekotan, ni eskarmentua duenarengana joango nintzateke.
- (____nahi ______ nuke.)
- Dena ondo egin nahi badugu, hobe dugu zu alde batera uztea. (___...tekotan _______ _______ba..._______)
- Zuei horrelakorik gertatuz gero, ez zenukete atarramendu onik aterako, duzuen eskarmentu urriagatik. (______ ba... ________-eta.)
- Eskertuko nizuke zerbitzu arinagoa eskaintzeko iradokizunen bat ematea (emango)
- Bisitarik ez badiozu egiten, horixe haserretuko dela! (_________ ezean, _______ ez ______!)
- Maitek eta Mertxek zu hori egiten ikusiz gero, errieta egingo lizukete. (ikusiko)
- Makuluak kenduz gero, elbarri horrek ez daki bakarrik ibiltzen. (____ ba..._______gauza.)
- Lanean hasi eta berehala erosi behar duzu etxebizitza; bestela, xoxak xahutzen hasiko zara. (__________ berritan __________ ezean ____________)
- Inoiz, zirkustantzia hauetan bezala, bereganako ardurarik onartzen zuenean, bere arbuioa nabarmentzeko zen. (Baldin)
- Liburua bai, utziko dizut baina datorren asterako itzuli egin behar didazu! ( itzul...)
- Egia bakarra dukl, hemen txahal ona hazten ez bada, ederra egingo didatela aurten ere. (hazi)
- Oinez itzultzekotan, nahiago dut hemendik ez mugitu. ( bagara)
Erantzunak jaitsi.