Arau orokorrak

Entzumena alde batera utzita, beste galdera  edo itemei erantzuteko aztertzaileek oztopoak non jarri eta nolakoak diren erakusten saiatuko gara.

ARAU OROKORRAK

·     Galdera hitza baino item-a erabiltzea egokiagoa da, galdera hutsa baino gehiago azterketariak erantzun edo askatu behar duen pro­blema bat aurkezten duelako. Item hauek atal bi dituzte:

a)     Lehen zatia edo planteamendua: enuntziatua, galdera, baiezta­pena, esaldia, hitz zerrenda, egoera baten azalpena ... Itemaren planteamendu hau osorik irakurtzeak -eta ez gainetiko irakur­keta- erantzun egokia aurkitzen lagunduko dizu.

b)    Bigarren zatia edo aukerako lau erantzunak (a, b, e, d), hots, hautatu behar dituen aukerak: bat zuzena eta hiru okerrak edo distraigarriak (inoiz aukera bat baino gehiago zuzena izan da edo laurak, okerrak).

·     Irakur itzazu arreta handiz argibideak, oharrak eta galderak.

·     Identifika itzazu galdera bakoitzeko hitz gakoak, berauek adieraz­ten baitituzte erantzun zuzena edo okerren baldintzak. Bai/ez eta zuzen/oker (gaizki) bezalako bikoteak funtsezkoak izaten dira ite­mek zer eskatzen duten ulertu ahal izateko. Beste hitz gako batzuk hauek izan ahal dira:

  • Aukeratu jarraipena / erantzuna
  • Zein galderari erantzuten dio?
  • Zeinek (ez) du zerikusia ... rekin?
  • Zein (ez) dago ondo euskara batuan?
  • Nori / noiz esaten da?
  • Egokia / desegokia
  • Bestela esanda
  • Hortaz / beraz
  •  Osatu
  • Tokiz kanpo
  • Esaera
  • Zer esan nahi du?

 

  • Item guztiek berdin balio dutenez, egitzazu lehenengo errazenak, galdera zailetan denbora galdu barik. Horietan egizu marka bat eta gero, denborarik izanez gero, errepasa itzazu erantzun gabe utzita­koak.
  • Erantzun zuzena zein den ez badakizu, hasi ezabatzen okerren daudenak; horrela eginez, eliminazioz, erantzun zuzena asma dai­teke.
  • Erantzun bi ontzat ematen badituzu, gogora ezazu erantzun zuze­na bat bakarra dela -azterketa ondo egina badago-. Eta arrazoi berberagatik ezinezkoa da laurak txarto egotea.
  • Sarri askotan aukeretako esaldiek nolabaiteko paralelismoa gorde­tzen dute, hitzak errepikatzen dituztelako -inoiz koma (,) bateko al­dea baino ez da egon- edo esaldiek egitura bera dutelako. Azter­ketaria are gehiago nahasteko aukerak ez dira elkarren artean gehiegi nabarmentzen.
  • Nahasmenduak eta distraigarriak aukeren esanahiari, idazkerari edota zuzentasunari dagozkieke. Hau da, sarri esaldia gramatika aldetik zuzena izan daiteke baina, egoeraren arabera, desegokia.
  • Askotan aukeretan ez da galdera baten erantzuna eskatzen, enun­tziatu baten ondorio logikoa baizik.
  • Normalean letra kurtsiba, beltza edota komatxoak eta eten pun­tuak erabiltzen dituzte hitzez hitzeko aipu, esamolde eta zati adie­razkorrenetan.
  • Arreta berezia behar dute ezezko esaldiek, batez ere ezezko bi di­tuzten enuntziatuek eta aukerek.
  • Normalean hitzez hitz itzuli ahal diren esamoldeak -itzulpen litera­lak- okerrak izaten dira.
  • Erantzunetako esamolde okerretan inoiz erdarazko hitzen bat tar­tekatzen dute esaldi oker horri jator-itxura emateko. Honek ez du esan nahi, inondik ere, erdal kutsua duten hitz guztiak erantzun okertzat eman behar direnik.
  • Badira erdaratik hartutako hitz batzuk erdarazkoekin itxuraz antz handia dutenak (adiskide gaiztoak) baina bestelako esanahia (go­bernatu, mejoratu, aparta, propio, seinale...). Hitz horiek euskaraz esanahi berezia dutenez, sarri erabiltzen dituzte aukerak nahaste­ko.
  • Azterketa birpasatzean, alda itzazu erantzunak baldin eta txarto erantzun dituzula ziur bazaude. Horrela izan ezean, hasierako iri­tziak, intuizioak, balio du.