Euskal hitz batzuk berezkoa duten "a" letraz bukatzen dira: alaba (*alab),saltsa (*salts), azoka (*azok), ... Azken letra horri "a" itsatsia deitzen zaio. Gizon, zuhaitz, ... bezalako hitzak ere -a letraz amai daitezke (gizona,zuhaitza), baina badakigu -a hori artikulua dela eta behar ez dutenean ez dutela hartzen (gizon bat, zuhaitz hori). "a" itsatsi dutenek, ordea, beti berekin dute eta oso-osorik idatzi behar da (alaba bat, saltsa hori).
Baina zeintzuk dira "a" itsatsia duten hitzak?
1. Banakako hitz batzuk. Hona hemen zerrenda.
abantaila | erregina | labana |
Adib.: anaia zaharra, feriarik onena, gauza horiek
baina: Anai-arreba, ferietan, gauzek.
2. Honako atzizki edo amaierez osatutakoak:
-keria: alferkeria, handikeria...
-tura/dura: prozedura, abiadura, ohitura...
-tza: idazkaritza, agintaritza...
-kuntza: berrikuntza, irakaskuntza...
-(k)ada: besarkada, eskukada, kamioikada...
-kintza/-gintza: zapatagintza, kulturgintza...
-(t)eria: gazteria, tresneria...
-(k)era: harrera, bukaera, idazkera,...
-gura/-kura: logura, azkura,...
-bera: bihozbera, hozbera, sentibera,...
-aia: paisaia, bidaia, luzemetraia,...
-antza: mudantza, mesfidantza,...
3. jatorrizko erdaran "a" letraz bukatzen diren hitz guztiak
Adibidez: justizia, ironia, finantza, ekonomia, literatura....
Berezko "-a" noiz galtzen den
-A berezkoa duten hitz batzuk, hitz-elkartearen lehen osagaia direnean -a- gal dezakete:
- -IA bukaera duten hitzak: biologi azterketa, geologi irakaslea, pedagogi berrikuntza, orografi arauak ...
- Eliza, burdina, hizkuntza, kultura, natura eta literatura hitzak: eliz agintariak, burdin fabrika, hizkuntz gaitasuna...
Bi multzo horietako hitzak hiru eratan idazteko aukera dago hitz-elkarketan:
|